Aditu erabiliz gero, baldintzak hauek onartzen dituzu:
Erabiltzaileen datu pertsonalak "Pribatutasun-politika" izeneko atalean jasotako baldintzen arabera erabiliko dira. Erabiltzaileak bere datuak eman behar dituenean, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Zerbitzua erabiltzeko ematen zaizkion datuak (erabiltzaile-izena, pasahitza, APIa erabiltzeko kredentzialak) arduraz erabiltzea eta isilpean gordetzea erabiltzailearen esku dago.
Erabiltzaileak Aditura igotako audio- eta bideo-fitxategiak eta haietatik erauzitako testuak (transkripzioa, azpitituluak...) ez ditu Elhuyarrek atzituko. Erabiltzailearen esku dago ezabatzea haiekin lan egiten amaitu duenean (editatu, deskargatu...). Ezabatu ostean, erabiltzailearekin lotuta gordeko dugun informazio bakarra transkripzioen denbora eta iraupena izango dira (erabilera-estatistikak eta denbora-kreditua kalkulatzeko).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula.