Aditu zerbitzuaren inguruan galderarik ba al daukazu? Baditugu erantzun batzuk.
Baldintza optimoetan, % 95etik gorakoa izan daiteke asmatze-tasa
Transkripzioan emaitzarik onenak lortzeko, saiatu zure grabazioak ezaugarri hauek izan ditzan:
Fitxategia igotzean adierazi dakioke zein kanaletan dagoen hizketa, banatuta badago.
Audio- eta bideo-fitxategien formatu ohikoenak onartzen ditu, hala nola WAV, MP3, MP4, MOV, WEBM... Fitxategirik prestatu gabe, webgunetik ere egin dezakezu grabaketa, zure ordenagailu edo telefonoaren mikrofonoa baliatuta.
Adituk euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, galogoa eta katalana ezagutzen ditu oraingoz, eta ele bitan dauden hizketak (udalbatzarrak, adibidez) ere egiteko gai da
Igotako fitxategien kasuan, zerbitzariaren kargaren arabera, baina normalean fitxategiaren iraupena baino dezente gutxiago.
Aditutik hauek eskuratuko dituzu:
Horietan guztietan zenbakiak, orduak, datak, laburdurak, siglak, letra larri eta xeheak, puntuazio-ikurrak... egoki jarrita egongo dira.
Bai, Elia itzultzaile automatikoa zerbitzua baliatuta, Adituk zure transkripzioak eta azpitituluak 6 hizkuntzatara itzul ditzake: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.
Erregistroa eginda, 5 minutuko denbora-kreditua izango duzu doan.
Webgunearen bidez edo zure kontuan sartuta, kreditu gehiago eros dezakezu. Horiek baino ordu gehiago behar izanez gero edo aldizkako harpidetza bat egin nahi izanez gero (astero edo hilero ordu-kopuru jakin bat), jar zaitez gurekin harremanetan.
Bai, zerbitzua zure laneko fluxuan, aplikazioan, CMSan... integra daiteke.
Atal honetan erantzunda ez dauden galderentzat, jar zaitez harremanetan gurekin.