Elhuyarren
hizketa-ezagutzailea
Transkripzioak eta azpitituluak, automatikoki eta minutu gutxian
ProbatuZer eskaintzen dugu?
Azpititulu eta transkripzio automatikoak
Klik batean eta minutu gutxian sor ditzakezu azpitituluak zure bideo zein audioetan.
Transkribatzeko ere erabil dezakezu.
Azpitituluak editatzeko eta deskargatzeko aukera
Adituk edizio-interfaze bat du, zure azpitituluak erraz editatu eta deskargatzeko.
Azpitituluen itzulpen automatikoa
Azpititulu eleaniztunak sor ditzakezu klik bakar batekin, Elia itzultzailea integratuta baitago Aditun.
Irisgarritasuna
Azpititulatu zure bideoak entzumen-urritasuna duten erabiltzaileentzat, eta iritsi publiko zabalago batera azpitituluak hainbat hizkuntzatan eskainiz.
Edozein bideo zein audio
Edozein bideo- zein audio-fitxategi azpititula edo transkriba dezakezu. Adituk ohiko formatu gehienak onartzen ditu, hala nola MP4, MOV, AVI, WEBM, WMV, WAV, MP3...
Onlineko audio eta bideoak ere onartzen ditu (Youtube, Facebook, EITB, RTVE...)
Transkripzioak eta azpitituluak
Adituk automatikoki sortuko dizkizu audio eta bideoen azpititulu zein transkripzioak. Bukatutakoan, transkripzioaren testua edota azpititulu-fitxategia deskargatu dezakezu (VTT edo SRT formatuan).
Hitz bakoitzaren denbora-markak ere eskuragarri dituzu, bideoetan bilaketa aurreratuak egiteko, adibidez.
Azkarra
Lortu zure bideorako azpitituluak azkar-azkar. Klik bakar batekin, Adituren teknologiak zure bideoa edo audioa automatikoki transkribatuko du minutu gutxi batzuetan, eskuzko lan-orduak aurreztuz.
Elebiduna
Adituk euskara eta gaztelania ezagutzen ditu. Eta zure bideoak bi hizkuntzak batera baditu, automatikoki detektatzen ditu.
Eta ingelesa eta beste batzuk laster!
Konfidentziala
Erabiltzaileen datuak modu seguruan kudeatzen ditu Adituk, konfidentzialtasuna bermatuz prozesu osoan.
Itzulpenak
Adituk, Elia itzultzailea automatikoa baliatuta, 6 hizkuntza hauetara itzul ditzake transkripzioak eta azpitituluak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.
Transkripzio eta azpititulu profesionalak
Profesionalek egindako transkribapen edo azpitituluak behar badituzu, Elhuyarren itzulpen-zerbitzua kontrata dezakezu:
Itzultzaile profesionalek egindako azpititulu, transkripzio eta itzulpenak, Aditu teknologiaren laguntzaz.
Eliak eskaintzen dituen hizkuntzez gain, beste hainbat hizkuntzatara itzultzeko egiteko aukera.
Elhuyarren hizkuntza-kalitateko bermearekin.
Zure beharren araberako eskaintza bat egitea nahi duzu?
Jarri gurekin harremanetanAplikazio-eremuak
Aditu hizketa-ezagutzailea eremu askotan aplika daiteke
Ikus-entzunezkoak eta hedabideak
Dokumental edo saioen azpitituluak
Elkarrizketa edo bestelako audio-grabazioen transkripzioak
Hitzaldi edo ikastaroen azpitituluak, zuzenean zein ondoren publikatzeko
Pertsona-makina elkarrekintza
4.0 industriako hizketaz gidatutako makinak
Domotika
Elkarrizketa-agenteak eta laguntzaile birtualak
Dei-zentroak eta telefono bidezko arreta-zerbitzuak
Administrazio publikoa
Udalbatzar edo bestelako bileren aktak
Saio publikoen zuzeneko azpititulazioa
Irisgarritasuna
Entzumen-urritasuna dutenentzako azpitituluak
Ezgaitasun motorrak dituztenentzako diktaketa-sistemak
Demoak
Ikusi Adituren emaitza batzuk
Demo hauetan ikusten dena hizketa-ezagutzaile automatikoaren (eta, itzulpenen kasuan, itzultzaile automatikoaren) emaitza da, eskuzko zuzenketarik gabe, baina kasu guztietan ez dira horrelako emaitzak lortzen. Ikusi nola lor ditzakezun transkripzio onenak, edo probatu zuk zeuk zuzenean.
Tarifak
Aditu kontratatzeko planak
Probatu Aditu doan
Has zaitez zure bideo zein audioak transkribatzen! Erregistratu, eta probatu Aditu doan.
5 minutuko kreditua daukazu transkribatzeko eta itzulpenak egiteko
Transkripzio automatikoa
Transkripzio-bolumen handiagoak erosi edo aldizkako zerbitzu bat kontratatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan
Jarri gurekin harremanetanIkerketa eta garapena
Adituk darabilen teknologia Orai adimen artifizialeko langunean sortutakoa da.
Orai NLP Teknologiak langunean adimen artifizialeko ikerkuntza, garapena eta berrikuntza egiten dute, industria- eta enpresa-ehun lehiakorragoa, administrazio publiko eraginkorragoa eta gizarte inklusiboagoa sustatzeko.